Aurrez Aurre...ASIER DE LA IGLESIA-rekin

Jueves, 14 de Febrero de 2013 11:24 Aratz Losada
Imprimir

Aste honetan, Aurrez Aurre deituko diogun elkarrizketa pertsonalizatu honetako seigarren protagonistarekin jarraituko dugu. Elkarrizketa honen bitartez, gure jokalariak gehiago ezagutu ahal izango dituzue eta saskibaloi kantxa batean nolakoak diren jakiteaz gain, hortik kanpo ere zer nolako gustuak dituzten jakin ahal izango duzue.

Aste honetako protagonista ASIER DE LA IGLESIA izango da. Hona hemen, pibot urretxuarrarekin mantendu dugun aurrez aurrekoa:

alt

 

FITXA PERTSONALA:

Izena: Asier
Abizenak: De La Iglesia Bragado
Jaoitze data: 1983eko urtarrilaren 5ean
Jaioterria: Zumarraga

Dorsala: 9
Postua: Pibota
Altura: 2,01 m
Pisua: 105 kg

 


1.- Noiz eta non hasi zinen saskibaloian jokatzen? Ze oroitzapen dituzu?

16 urte bete nituen arte eskubaloian jolasten nuen, baina egun batetik bestera saskibaloian hastea erabaki nuen, nire herriko Goierri K.E-en. Orokorrean ditudan oroitzapenak oso onak dira, taldean giro polita genuen eta gainera partida dezente irabazten genituen.


2.- Zein izan da saskibaloian ikusi duzun jokalaririk onena? eta zure idoloa?

Zalantzarik gabe, nire bizitzan ikusi dudan jokalaririk onena Michael Jordan izan da. Idoloei dagoinez, egia esan ez dut inoiz idolorik izan, baina beti Arvydas Sabonis eta Vlado Divac atsegin izan ditut, kantxa barruan jokalari argiak izan baitira.


2+1.- Jokalari maniatikoa al zara? Ohitura bereziren bat ba al daukazu partida egunetan?

Ez dut inoiz maniarik izan, dena den, ez zait gaizki iruditzen jendeak dituenean, horrek partiduetara kontzentratuago iristen laguntzen badie. Partida egunean pasta eta oilaskoa jaten dut beti, hori bai saltsa edota tomaterik gabe.


3.- Ze musika entzuten duzu partida baten atarian?

Kotxean ni bakarrik banoa Kings of Leon jartzen dut, asko gustatzen zait eta talde hori. Odrirekin banoa berriz, irratia jarrita izaten du eta horixe lagatzen dugu.


4.- Saskibaloian bizi izan duzun momenturik onena? Eta txarrena?

Saskibaloian bizi izan dudan unerik goxoena Gandian izan zen, ZILARREZKO LEB-era igotzeko PLAY OFF-etako azken partida jokatu eta garaipena lortzeaz gain, lagun talde handia giñen. Txarrenak berriz, taldekideen eta norberaren lesioak izaten dira dudarik gabe.


5.- Zer eskatuko diozu urte berriari?

Denboraldia ondo amaitzeaz gain, Oñatiko zaletuei joan den urtean eskaini ez geniena ematea, larunbatero gozatzen ahalegintzea, Aloña Mendiren koloreei oso leialak dira eta merezi dute. Eta gero ohikoa den zerbait, baina oso garrantzitsua, OSASUNA denontzat.

Última actualización el Lunes, 25 de Febrero de 2013 17:59